XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txarles enbor baten gainean jarri zen.

Halek hitzegin zuen.

Jhonek, behar zuena bakarrik erantzun zion. Ez gehiago.

Era honetako jende asko ezagutu zuen, eta alferrik izaten zen kontseju onak ematen denbora alferrik pasatzea.

Gero, berea egiten zuten beti.

- Han goian esan ziguten bideak zartatzen ari zirela eta ez joateko.

Ez ginela White River alderdiraino ere iritsiko - erantzun zion Halek -.

- Baina, honuntza ere iritsi gara.

- Eta egia da hori - erantzun zion Thornton jaunak -.

- Laster bide urratuak desegingo dira.

- Arriskua dago haiekin batera urazpira joateko.

- Astakeria bat da aurrera jarraitzea.

- Ni, behintzat, Alaskako urre guztiarengatik ere ez nintzateke arriskatuko.

- Baina zu, ordea, gizon zuhurra zara, ez zaude gu bezala erotua - erantzun zion Halek, harrosko -.

- Dena dela gu aurrera goaz, Dawson-era iritsi behar dugu eta.

Eta zigorra askatu zuen esanaz: (...).